Euskadi Ta Askatasunaren agiria Euskal Herriari.
GARAk argitaratua 2002ko abenduaren 5a.
Euskadi Ta Askatasunaren agiria Euskal Herriari
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, agiri honen bidez, ondorengo hausnarketa hauek helarazi nahi dizkie euskal herritarrei:
Euskal Herri zanpatuaren egoera
Franco diktadorea hil zenetik bi hamarkada eta erdi pasatu bada ere, bere oinordekotza bizi-bizi dago. Espainiak menpean dituen euskal lurraldeetan (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan) salbuespen egoera larriagotu egin da. Espainiako botereak askatasun demokratikoak erabat ezabatuz, frankismoaren aztarna zaharrak berrituz, herri antolakundeak euren legeditik kanpo utziz, euskal herritarrak bahituz, torturatuz eta espetxeratuz, Batasuna alderdiaren de factozko ilegaliza- zioazŠ euskal askapen prozesuaren hauspoa den ezker abertzalea desagertarazteko saiakera sakona ari dira egiten.
Beste aldetik, Estatu frantses jakobinoak bere horretan dirau, Euskal Herria onartu gabe, eta, ondorioz, Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Zuberoa bilduko lituzkeen instituzio berezitua sortzeko inolako asmorik gabe, Frantziaren "deserdiraketa" prozesuaz hitz egiteko izandako antzerki saioetan argi utzi diguten bezala. Bitartean, euskararen ofizialtasun deiei kasu egin gabe, hil zorian dagoen gure hizkuntza eta euskaldunak mesprezu osoz zokoratzen eta zigortzen jarraitzen dute, berdin Baionako auzitegian edota Pariseko "Assamblée Nationalen".
Abenduaren 6an Espainiak bere Konstituzio eguna ospatuko du. Euskal Herriak errefusatu egin zuen Konstituzio arrotz hori. Eta, hala ere, marko juridiko politiko zapaltzaile horretan Euskal Herriaren askatasunaren nahia indarrez itotzen dute. Inposaketa horren kontra matxinatu egiten garenontzat egun hori intsumisio egun da, gure eskubide demokratikoen aldeko mobilizazio eguna, alegia. Egun horrek txanpon baten bi aldeak jasotzen ditu: Espainiaren zapalkuntza eta Euskal Herriaren askatasun egarria!
Autonomistak Botere zentralaren itsumutil
Euskal Herriak bizi duen egoera antidemokratiko honen laguntzaileak autonomi estatutuak kudeatzen dituzten gobernu erregionalistak dira:
Sanz faxistaren zeregina euskara desagertaraztea eta Nafarroa zatituta eta Espainiaren menpe mantentzea da.
Ibarretxe iruzurgilearena, aldiz, Euskal Herriaren batasuna ekiditea eta, Ardanzaren garairik hoberenetan bezala, euskal herritarrok "Espainian eroso" sentitzeko hamaika ahalegin egitea.
Zeregin horretarako, Ibarretxek bere polizia euskal herritarren aurka kupidagabe darabil, Espainiako beste indar armatuekiko lehian nor baino nor harroputzean dabiltzalarik. Espainiaren legediari eta jujen agindu faxistei jarraiki, herritarren kontrako Ertzaintzaren erasoa handitzen doa: manifestazioen sakabanaketak, borrokan eroritako Egoitz Gurrutxaga Go- gorza burkidearen gorpuaren bahiketa, preso ohien edo eroritako eusko gudarien omenez antolatutako ekitaldien debeku eta erasoa, gazteen aurkako sarekada eta beren kontrako torturakŠ
Azken adibidea azaroaren 30erako Donostian deitutako manifestazioaren inguruan gertatutakoa izan da. Ibarretxe bere nazioarteko "tournée" turistiko-ekonomikoa egiten ari zen bitartean. Balzak Garzonen markak hautsi nahi izan ditu, zer den eta zer ez den legezko esateko ahalmena bere buruari emanez.
Moncloako Estatutuaren porrota
Agiri honen bidez, PNVk (EAren laguntzaz) egin nahi duen iruzur berriaz ohartarazi nahi dugu. Historia hurbilari begiratuz, gogoratu behar dugu nola egin zuten iruzur 1979an Euskal Herrian zatiketa berria eragin zuen Moncloako Estatutua onartuz. PNVk, oinarrizko eskubideen eskuratzeko ekimen bateratua hautsiz, Txibertatik Madrilerako bidea egin zuen.
Jadanik orduan PNVko burukide zen Garaikoetxeak, inolako lotsarik gabe, orduko deszentralizazioa "independentziarako pauso gisa" aurkeztu zuen. Eta orduz geroztik, PNVk, bere interesak defendatzeko, egitura autonomikoaren bidez hiru herrialdetako euskaldunak "Es- painian eroso sentitzeko" hamaika ahalegin egin du.
Telesforo Monzonen hitzak iragarle izan ziren: "Estatutu hau gerraren estatutua da, ez bakearena". Eta, 23 urte igaro eta gero, Euskal Herriarentzat tranpa eta heriotza-sare izan behar zuen Moncloako Estatutua gainditzea lortu du ezker abertzalearen borrokak. Gaur egun tresna honek (eta Nafarroako Foru Hobekuntzako Estatutuak ere bai) inoiz baino argiago erakusten du zein izan den bere helburua: Euskal Herria askatu eta eraikitzeko prozesua eragoztea, Euskal Herria zatituta eta Espainiaren menpe mantentzea, inperioaren lurraldetasuna eta sistema monarkikoparlamentarioa finkatzea, eta euskal herritarrei zor zaizkien funtsezko eskubi- deak ukatzea.
Hiru porrot ditu bere baitan Moncloako Estatutuak:
Ez du Euskal Herria askatasunaren bidean jartzeko balio izan (abertzale zintzo batzuek pentsatzen zutenaren kontra).
Ez die ezker abertzalea desegiteko balio izan (PNV eta Espainiako botereen asmoa zena).
Eta ez die Euskal Herria Espainian integratzeko balio izan (ezker abertzalearen borrokak ekidin egin duelako).
Hiru urte
Porrot horren testuinguruan sortu zen Lizarra-Garaziko Hitzarmena, eta abiarazi zuen ETAk ekintza armatuen etenaldia. Hamalau hilabetez eutsi zion Euskadi Ta Askatasunak ekintzen etenaldiari. Abenduaren 3an da ekintzen etenaldiaren amaieraren hirugarren urteurrena.
Hiru urteren buruan, PNVk, 98an bereganatutako abertzaletasun mozorroaren azpitik, eta iazko maiatzeko hauteskundeetan eskuratutako bozak bahituz, gerraren luzamenduaren aldeko apustua berresten du. Orduan ez zuen ardura eta ausardiarik izan zabaldutako prozesua aurrera eramateko, ez eta proposamenik egiteko ere. Elkarrizketari bizkar eman eta hiru urte luze behar izan ditu PNVk Ibarretxeren irtenbide faltsua plazaratzeko.
ETAk 1979ko urrian esan zuen ez zegoela ados Euskal Herriaren subirautza nazionala, autodeterminazio eskubidea eta Espainiaren menpe zeuden lau herrialdeentzat marko juridiko politikoa onartzen ez zituen estatutu harekin. Gaur ere ETAk argi utzi nahi du ez dagoela ados gabezia berberak dituen Ibarretxeren proposamen horrekin.
Etsigarria gerta dakioke askori PNV eta EA berriro ere iruzur egiteko bidean ikustea. Horrela litzateke baldin eta ezker abertzaleak antolakuntzaz eta borrokaz urte guzti hauetan Euskal Herriaren eraikuntzan egindako bidea egin izan ez balu. Jadanik orduan Moncloako Estatutua jantzi txikiegia bazen Euskal Herriarentzat, gaur Ibarretxek eta PNVk proposatzen duena ere berdin geratzen zaio txiki gure herriari. Bizirik dagoen gure herriari ez zaio egokitzen Ibarretxeren jostunen hil-jantzi berritu hori.
Iruzur berria abian da
Urte hasieran PNVko burukide batek "independentziarako bidean abiatzeko garaia iritsia da" esan zuen.
Irailaren 27an Gasteizko Parlamentuan Moncloako Estatutuaren baliogabetasunaren akta egin zen. Baina, iraganeko erruak konpondu eta behin betirako gatazkaren mamiari heldu ordez, Ibarretxeren proposamena irakurtzen duenak argi ikusiko du PNVk lehengo lepotik duela burua.
Autonomismotik ez bakea ez eta Euskal Herriaren eskubideen berreskurapena ez datorrela argi geratu den honetan, iruzur berri baten sukaldegintzan dabiltza jeltzaleak. "Gerrarako Estatutu" berri baten bila. Aurrekoaren helburu berak dituena: ezker abertzalea desegin eta Euskal Herria Espainian "eroso" integratzen lagundu, "borondate askean oinarrituta" gisako esaldi ponpoxoekin apainduta bada ere. EA alderdia ere operazio horretan murgildu da; izango al dute berriro ere Garaikoetxearen jarraitzaileek "Espainiarekin askatasunez elkartzeko status berria" independentziarako urrats bat dela esateko lotsagabekeria?
Ibarretxeren proposamen horrek ez du ezertan laguntzen autodeterminazio eskubidea eta lurraldetasunaren onarpena oinarri izan behar dituen Euskal Herriaren berreraikuntzan. Ez du laguntzen bakearen bidean aurrera egiteko ere, funtsezko arazoari ihes egiten baitio. Horrexetan dago iruzurra, bakea eta Euskal Herriaren askatasuna ekarriko dituela sinetsarazi nahi horretan:
Autodeterminazio eskubidea desitxuratzen duelako. Eztabaida eta erabakitze prozesu ireki eta librea izan beharrean, Euskal Herria zanpatzen duen marko-juridiko politikoa derrigorrez errespetatuz bukaera finkatzen duelako: Espainiaren parte izan eta kitto!
Lurraldetasuna txikitzen duelako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa bakarrik kontuan hartuz, Euskal Herriaren zatiketari onespena eman eta Espainiaren subiranotasunaren menpe uzten duelako herritarren etorkizuna.
Euskal Herriaren aitortzarik gabe ez dagoelako partekatutako subiranotasunik. Espainiak izango du beti azken hitza. Eta hitz hori errespetarazteko indarra.
Euskal Herriari hitza eta erabakia ematearen leloa kamustu, murriztu eta desitxuratzen duelako.
Ibarretxeren planak, azken finean, Euskal Herria Espainian integratzeko prozesuaren beste pauso bat izan nahi du. Eta helburu argi bat badu: PNVkoen poltronak mantentzea, beren diruak eta negozioak babestea, beren bizimodu erosoa bermatzea. Nork ordainduko du faktura hori? Betikook. Beti bezala. Herri xeheak, Euskal Herriaren aldeko borrokalariak.
Telesforo Monzonek zioen ere "ezin da oinarri erregionalistak dituen estatutu batekin arazo nazional bat konpondu". Gaur gaurko esaldia da. Ibarretxek ez dakar ez bake eta ez askatasunik, gerra eta Espainiarekiko menpekotasuna baizik. Halabeharrez, Euskal Herriak ezin baitu bizi herri subirano gisa sasi demokrazia espainolean.
Herri eta herritarren eskubideak
Euskal Herriaren eskubideak errespetatzen ez diren artean, irtenbide politiko bat Euskal Herri osoarentzat artikulatzen ez den artean, gatazkak iraungo du.
Mende luzetan euskal herritarrok espainol ala frantses izatera behartu izan gaituzte, gure bihotzetan euskal sentimendua besterik ez izan arren. Espainia eta Frantziako konstituzioetan oinarritzen den marko juridiko politikoak ez du Euskal Herriaren existentzia onartzen, ez eta euskal herritarrei dagozkien eskubide zibil eta politikoak bermatzen.
Euskadi Ta Askatasunak euskal herritarren eskubideak berreskuratzeko saio eta ekimen guztiak itxaropenez ikusten ditu. Horregatik, abenduaren lehen egun hauetan egingo den Herrien Eskubideen aldeko Nazioarteko Konferentziari ongietorria egin nahi dio.
Bestalde, Konferentzia horretan aurkeztuko den Euskal Herriaren Eskubide Zibil eta Politikoen Karta euskal herritarroi mendetan zehar ukatu zaizkigun eskubide zibil eta politikoak onartuak izateko aurrerapauso nabarmentzat jotzen dugu. Euskal Herrian demokrazia eskuratzeko baliagarria izango delakoan gaude.
Aurrerantzean ere, Euskaldunen Herriak existitzen jarraitzea nahi badugu, herri gisa dagozkigun eskubideen alde borrokatzen jarraitu beharko dugu, gaur ukatuak direnak egun batean onartuak izan daitezen. Gure eskuetan hartuz gure etorkizuna, nazio eta herri berreraikuntzaren bidean pauso berriak emanez. Europako herri zaharrena, Euskal Herria, bizirik dago, bertako herritarrok mendez mende zanpatzaileen aurkako borrokaren bidez bizirik mantendu dugulako. Egun batean, munduan askatasunez eta bakean bere tokia aukeratzeko ahalmena izan dezan. -
Euskal Herrian,
2002ko abenduaren 1ean
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.
![]() |